Edukira joan
HORTZAGIN KLINIKA
TRATAMENDUAK · HORTZAGIN

Odontologia kontserbatzailea

Zurea zaindu. Naturala mantendu.

Prebentzioa, diagnostikoa eta errestaurazioak, txantxarra tratatzeko eta ahalik eta hortz-ehun osasuntsu gehien mantentzeko.

Balorazioa eskatuNire zalantzak argitu
Modelatzeko tresna erakustaldiko hagin baten ondoan. Irudi ilustratiboa.
IkuspegiaKontserbatzailea
TratamenduaLesioaren arabera
LehentasunaPrebentzioa

Zertan datza?

Txantxarrak ez du beti minik sortzen. Berrikuspenak lesioak antzematen eta haien jarduera baloratzen laguntzen du. Hasierako lesio batzuk prebentzioarekin kontrola daitezke; beste batzuek errestaurazioa behar dute.

Tratamendua lesioaren tamainara eta kokapenera egokitzen da. Helburua forma, kontaktua eta funtzioa berreskuratzea da, behar baino ehun gehiago kendu gabe, eta txantxar berriak murrizteko jarraibideak emanez.

HELBURUA

Ekar ditzakeen onurak.

Zure kasuan baloratzen diren onurak, banakako diagnostikoarekin.

01

Gutxieneko esku-hartzea

Egitura osasuntsua mantentzea.

02

Funtzioa berreskuratzea

Formaren eta hozkadaren doikuntza.

03

Prebentzio pertsonalizatua

Txantxar-arriskuari egokitutako ohiturak.

ZURETZAT PENTSATUA

Niretzat aukera egokia da?

Egoera hauek kontsultatzeko arrazoi izan daitezke. Tratamendua aukeratzeko miaketa egin behar da.

  • Txantxarra, haustura txikia edo enpaste hondatua duzu.
  • Sentikortasuna nabaritzen duzu edo janaria hortzen artean geratzen da.
  • Ondoeza agertu aurretik prebenitu nahi duzu.
URRATSEZ URRATS

Bide argia, hasieratik.

1

Detekzioa

Berrikuspena eta arriskuaren balorazioa.

2

Errestaurazioa

Konponketa, beharrezkoa denean.

3

Prebentzioa

Higienea, elikadura eta jarraipena.

ZURE ZALANTZAK, LASAITASUNEZ

Egingo zenizkigukeen galderak.

Zure aukerak hobeto ulertu eta kontsultara lasaiago iristeko informazioa.

Txantxarrak beti ematen du min?

Ez. Ondoezik gabe aurrera egin dezake. Berrikuspenek geruza sakonagoetara iritsi aurretik antzematen laguntzen dute.

Txantxar guztiek enpastea behar dute?

Ez. Hasierako lesio batzuk prebentzio-neurriekin kontrola daitezke. Sakonerak, jarduerak eta garbitzeko aukerak gidatzen dute erabakia.

Zer da obturazioa?

Kaltetutako hortz-zatia ordezkatzen duen errestaurazioa da. Forma egokitu eta ondoko hortzekiko kontaktua eta hozkada egiaztatzen dira.

Enpastea nabaritzen da?

Hortzaren koloreko materialek integrazio estetikoa ahalbidetzen dute. Emaitza tamainaren, kokapenaren eta hortzaren ezaugarrien araberakoa da.

Ondoren sentikortasuna ager daiteke?

Bai, aldi baterako. Handia bada, espero baino gehiago irauten badu edo hozka egitean min egiten badu, errestaurazioa berrikusi behar da.

Zenbat irauten du errestaurazio batek?

Materialaren, tamainaren, higienearen eta hozkadaren araberakoa da. Ez da berez betikoa; berrikuspenetan kontrolatzen da.

Enpaste zaharrak konpon daitezke?

Kasu batzuetan leundu edo konpon daitezke; beste batzuetan ordezkatu behar dira. Zigilua, hausturak eta txantxarra aztertuta erabakitzen da.

Azukrea da faktore bakarra?

Ez. Kontsumo-maiztasunak, higienearen egoerak, listuak eta beste faktore batzuek eragiten dute. Horregatik egokitzen da prebentzioa pertsona bakoitzera.

Anestesia behar dut?

Sakoneraren eta sentikortasunaren araberakoa da. Hasi aurretik baloratzen da eta prozedura zure erosotasunera eta segurtasunera egokitzen da.

Nola saihestu txantxar berriak?

Fluordun hortzetako pastarekin eskuilatuz, hortzen artekoa garbituz eta azukre-kontsumoaren maiztasuna kontrolatuz. Neurriak zure arriskura egokitzen dira.

ZU ENTZUNEZ HASTEN GARA

Zure hurrengo irribarrea elkarrizketa batekin hasten da.

Eskatu hitzordua

Hau ere interesgarria izan daiteke.

Ikusi guztiak
HORTZAGIN · ORIO

Taldea eta instalazioak.

PERTSONAK, EZER BAINO LEHEN

Hortzagineko taldea.

Pertsona bakoitza garrantzitsua da. Ezagutu gure klinikako zaintza eta eguneroko lana posible egiten dituztenak.

Ezagutu taldea
Sabin Gabilondo Etxaniz · Zuzendari medikoa · Hortzagin Klinika, Orio

Sabin Gabilondo Etxaniz

Zuzendari medikoa

Paula Grau Sorarrain · Odontologoa · Hortzagin Klinika, Orio

Paula Grau Sorarrain

Odontologoa

Maitane Torres Rojo · Endodontzian espezializatutako odontologoa · Hortzagin Klinika, Orio

Maitane Torres Rojo

Endodontzian espezializatutako odontologoa

Gaizka Lagunas Dieguez · Hortz-protesigilea · Hortzagin Klinika, Orio

Gaizka Lagunas Dieguez

Hortz-protesigilea

Elbire Herrero Letamendi · Hortz-protesigilea eta klinikako laguntzailea · Hortzagin Klinika, Orio

Elbire Herrero Letamendi

Hortz-protesigilea eta klinikako laguntzailea

Ander Barrenechea

Zirujaua

Montse Bustinza

Ortodontista

Virginia Iraegui Retolaza · Aho-hortzen higienista · Hortzagin Klinika, Orio

Virginia Iraegui Retolaza

Aho-hortzen higienista

Marivene Miralles Salaberria · Klinikako laguntzailea · Hortzagin Klinika, Orio

Marivene Miralles Salaberria

Klinikako laguntzailea

Amaia Naveda Arriaga · Klinikako laguntzailea · Hortzagin Klinika, Orio

Amaia Naveda Arriaga

Klinikako laguntzailea

Eli Insausti Beloki · Klinikako laguntzailea · Hortzagin Klinika, Orio

Eli Insausti Beloki

Klinikako laguntzailea

Arantxa Iturriza Domingo · Pazienteen arreta eta administrazioa · Hortzagin Klinika, Orio

Arantxa Iturriza Domingo

Pazienteen arreta eta administrazioa

Naiara Pertusa Olaskoaga · Pazienteen arreta eta administrazioa · Hortzagin Klinika, Orio

Naiara Pertusa Olaskoaga

Pazienteen arreta eta administrazioa

Ima Aranburu Azkue · Mantentze-lanak · Hortzagin Klinika, Orio

Ima Aranburu Azkue

Mantentze-lanak

EZAGUTU GURE KLINIKA

Zu zaintzeko lekua.

Lehen ongietorritik zure kontsultara. Ezagutu Hortzagineko espazioak eta klinika etorri aurretik.

HORTZAGIN KLINIKA

ZURE HURRENGO URRATSA

Has gaitezenhitz egiten.

Utzi zure datuak eta zure bisitarako unerik egokiena bilatuko dugu elkarrekin. Presarik gabe, zu entzuteko denborarekin.

  • 01Esaguzu nola jarri zurekin harremanetan.
  • 02Eguna eta ordua adostuko ditugu.
  • 03Entzun eta zure kasua baloratuko dugu.
943 830 612

Haurren bisitetarako, eskatu harremana ama, aita edo legezko ordezkari gisa.

ESKATU ZURE BISITA

Zurekin harremanetan.

Hitzordua eskatzeko datuak

Arduraduna: Hortzagin Klinika.

Helburua: zure harreman-eskaera kudeatzea. Oinarria: zure baimena, ken dezakezuna. Klinikaren ostalaritza- eta posta-hornitzaileek kudeaketan parte hartzen dute. Publizitate-harpidetzarik gabe.

Sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta gainerako eskubideak hemen balia ditzakezu: info@hortzaginklinika.com.

Zure hitzordua baieztatuko dugu zurekin harremanetan jarri eta eguna eta ordua adosten ditugunean.

DeituEskatu hitzordua
WhatsAppHitz egin dezagun

Aukeratu zer baimentzen duzun nabigatzaile honetan. Orrialdearen oinetik alda dezakezu nahi duzunean.

Gaur egun ez dago konfiguratzeko aukerako zerbitzurik.